Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa

2026ko ekainaaren 09a, asteartea
hasiera
MARTXOAN BERTSOA ETA BARRIKOTEA 2010


Jende asko hurbildu zen larunbatean Igartubeiti Baserri Museoan antolatutako barrikote eta martxoan Bertsoko kanporaketara.


Jende asko hurbildu zen larunbatean Igartubeiti Baserri Museoan antolatutako barrikote eta martxoan Bertsoko kanporaketara. Jende asko hurbildu zen larunbatean Igartubeiti Baserri Museoan antolatutako barrikote eta martxoan Bertsoko kanporaketara.

“Motxorro” (Jokin Murua, Oier Oiarbide eta Asier Iriondo), “Edurnezuri eta bi ipotxak” (Maialen Akizu, Edurne Plazaola eta Amaia Iturriotz) eta “Oilarrak” (Asier Sasieta, Itziar Etxezarreta eta Gorka Azkarate) taldeak aritu ziren bertsotan. Saioa maila oso onekoa izan zen adituen iritziz.


“Motxorro” (Jokin Murua, Oier Oiarbide eta Asier Iriondo), “Edurnezuri eta bi ipotxak” (Maialen Akizu, Edurne Plazaola eta Amaia Iturriotz) eta “Oilarrak” (Asier Sasieta, Itziar Etxezarreta eta Gorka Azkarate) Joxe Etxeberria “Txipik”

Bertso saioa amaitu ostean, Joxe Etxeberria “Txipik” ireki zuen txotxa, bere emazte Miren alboan zuela. Urtetan hainbat arlotan lana gogotik egindakoa da Joxe, eta merezitako omenaldia jaso zuen Ezkio-Itsasoko herritarren eskutik.


Igartubeitira bertaratutakoek urrian egindako sagardoa dastatzeko aukera izan zuten.
Pintxoak ere banatu ziren eta festak aurrera egin zuen, Elortza anaiak trikitilariek giroa alaituz.


Urrian egindako sagardo dastaketaUrrian egindako sagardo dastaketaElortza anaiak

Hiru bertsolari taldeak agurra egin ondoren, puntura eta bakarka aritu ziren. Epaileen puntuaketaren arabera, ilarrak taldea izan zen lehenengo. Asier Sasieta, Itziar Etxezarreta eta Gorka Azkaratek osatutako taldeak lan borobila osatu zuten, ia akatsik gabea, eta gogoratzeko moduko kolpe ugariz zipriztindua. Agurra, umoretsua egin zuten hauek ere, Xuxaren garai bateko doinu bat berreskuratuz.
Motxorro taldeak, Jokin Murua, Oier Oiarbide eta Asier Iriondo, saio oso ona osatu zuen, entzuleek gustura entzun zituzten hauen bertsoak eta eurek eraman zuten, izan ere, publikoaren talderik gustukoenaren saria.
Edurne, Maialen eta Amaiaren taldea sailkatu zen hirugarren postuan, nahiz eta oso ondo aritu ziren. Agurra, umoretsua egin zuten, Edurnezuri eta bi ipotxen paperean.

Entzuleen txalo eta oihuen artean, epaileek honela banatu zituzten puntuak:


  • 1-Oilarrak (Itziar, Sasieta, Azkarate): 181.5 puntu
  • 2-Motxorro (Murua, Oiarbide, Iriondo): 181.05 puntu
  • 3-Edurnezuri eta bi ipotxak (Amaia, Edurne, Maialen): 177.5 puntu


Bideoak, enlazeak:


Bertsoekin gozatu ondoren, barrikoteari hasiera eman zitzaion. Aurten Joxe Etxeberria “Txipi” izan da omendua, txotxa irekiz.


Aurten Joxe Etxeberria “Txipi” izan da omendua, txotxa irekiz

Ezkio-Itsasoko bertso eskolako kideek, bertso hauek egin zituzten bere omenez, txotxa ireki aurretik kantatu zirenak:


Eskatu gabe hor zaude beti
laguntza behar denean.
Joxe milesker, bihotz-bihotzez
gaur guztion izenean.
Yartun, koruan, gabon eskean,
zein festetako lanean,
ta aitonaren antzezpenean
edo apaizarenean,
zenbat aurpegi kabitzen diren
gizon beraren barnean.
 
 
Hala diote, gizon on denen
atzean hor dago dama,
ta horregatik nahiko genuke
zuzendu Mirenengana.
Urte luzetan mugitu gabe
zure alboan izana,
zure moduan jaso dezala
denon besarkada bana,
inoiz ez dadin ahanzturan galdu
bere isilpeko lana.
 
 
Beti gogotsu ta eskuzabal,
hamaika erronkei heldu,
garai zailetan herri lanean
berdintsu uda zein negu.
Urtetarako, zurekin Joxe,
noski, zorretan gaude gu
zu zeralako beste guztion
ispilu eta eredu,
zure omenez gaur sagardoa
gustora edango degu.


Martxoan Bertsoako kanporaketa eta ondorengo barrikoteaz gozatzera Ezkio-Itsasoko zein inguruko herrietako bertsozale eta lagunak hurbildu ziren Igartubeitira.  Zumarraga eta Urretxutik, autobuskada bertsozale inguratu zen.
Denok ere oso gustora izan ginen Igartubeitin, bertsoekin, sagardoarekin eta trikitixarekin gozatuz. 

Ezkio bidea z/g 20709 EZKIO-ITSASO. (Gipuzkoa)
Tel.: +34 943 722 978 Fax.: +34 943 880 138 E-mail: igartubeiti@gipuzkoa.net
Licencia Creative Commons. Pulse aquĆ­ para leerla
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la pƔgina de Gipuzkoa.net